XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jainkoak, alegia, nahi du gizona bere nahiz eta libreki goberna dadin.

Kristo Jesusen jokaeran hala ageri da.

Jesusek pazientki erakarri eta gomitatu zituen ikasleak.

Entzuleen fedea iratzartzeko eta bizkortzeko mirakuiluez sendotzen zuen bere irakaspena, baina bortxa egin gabe.

Sinesgogortasuna gaitzesten zuen, baina zigorra Jainkoaren eskuetan utzirik.

Bazekien gariaren aldamenean iraka ereina zegoela, eta uzta-garaira arte biak elkarren ondoan egoteko agindu zuen (Mt 13,24-30).

Ez zuen Mesias indartsu eta boteretsu izan nahi, zerbitzatzera eta bizia ematera heldu zen gizasemea baizik.

Agintarien autoritate eta eskubideak aitortu zituen, baina gorago dauden Jainkoaren eskubideak gordetzeko aginduz.

Egiaren lekukotasuna eman zuen, baina indarrez inposatu gabe.

Apostoluek berdin jokatu zuten.

Gizonak federa eraman nahiko dituzte, baina ez bortxaz, Jainko-hitzaren indarraz baizik.

Jainkoaren asmo salbagarria hots egiten zuten, baina bakoitzaren kontzientzia errespetatuz.

Bazekiten Ebanjelioa bera dela Jainkoaren indarra sinesten duen ororen salbamenerako.

Jainko-hitzaren indarra sinesten duen ororen salbamenerako.

Jainko-hitzaren indarrean fido ziren, bada.

Agintarien autoritate legezkoa aitortzen eta onartzen zuten, noski, baina hauek Jainkoaren nahiari gogor egiten ziotenean, Jainkoari obeditu behar zaiola gizonei baino lehen esanez, ebanjelizatze-lanari ez zioten uko egingo (Ikus Act 5,25).

Hauxe izan da Elizaren bidea, hainbeste martiri eta fededunena, alegia (Ikus n. 11).

Eliza, bada, erlijio-askatasuna aitortzean, leial dago Kristori eta Apostoluei.

Inoiz, Kondairan zehar, egon dira, bai, portaera batzuk Ebanjelioaren Izpirituaz akort ez daudenak, baina Elizak beti irakatsi du inor ez dela bortxaz federa ekarri behar.

Era horretara, Ebanjelioaren legamiak mendeetan barna bere lana egin eta asko lagundu du, gizonek pertsonaren duintasuna sakonkiago ikus dezaten, gizonari gizartean erlijio-arazotan bortxarik egin behar ez zaiolako konbentzimendura heltzeraino (Ikus n. 12).

Elizak nahi du eta eskatzen du utz dakiola askatasuna bere zeregina betetzeko.

Askatasun hau Jainkoaren Semeak eman zion.

Kristok emanik, eskubidea eta mandatua du Elizak Ebanjelioa mundu guztian hots egiteko.

Gizonez osatutako talderia bat den aldetik ere gizartean kristau fedearen araura bizi nahi dutenen talderia, Elizak askatasun hori galdegiten du beretzat.

Erlijio-askatasuna zintzoki gorde ohi den lekuetan, Elizak, bere zeregina betetzerakoan, badu behar duen burujabetza.

Eta kristau fededunek, beste gizonek bezalaxe, eskubidea dute, bistan da, beren kontzientziaren araura bizitzeko.

Badago, beraz, halako kidetasun eta senidetasun bat erlijio-askatasunaren eta Elizaren askatasunaren artean (Ikus n. 13).